HIESAren aurka, gorriz jantzi da udaletxea
Hego Euskal Herrian 36 HIES kasu hauteman zituzten iaz, osasun erakundeek emandako datuen arabera.
Udaletxea gorriz argiztatuta atzo. Argazkia: Mikel Martin HIESAren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen atzo. Batek baino gehiagok jantzi zuen xingola gorridun musukoa gaitzaren kontrako borrokarekin bat egiten dutela irudikatzeko. 2019an, 1, 7 miloi pertsona kutsatu ziren HIESArekin munduan; guztira 38 miloi lagun dute gaitza, horietatik 36,2 miloi helduak dira, eta 1,8 miloi, berriz, 14 urtera arteko haur eta gazteak.
Hego Euskal Herrian 36 HIES kasu hauteman zituzten iaz, osasun erakundeek emandako datuen arabera.
Errenteriako Udalak bat egin du gaitza horren aurkako borrokan, eta hori adierazteko, atzo iluntzean gorriz jantzi zuen udaletxea.
