2020/12/2

emakume abertzaleon topaketa

Emakume Abertzaleon Topaketak aurkeztuko dituzte larunbatean

Hilaren 12an egingo dituzte Euskal Herriko topaketak, Errenteria-Oreretan. Oiartzungo Feministen Asanbladak herrian aurkeztuko du.

Errenteriako Udaletxea.

Euskaraz dator geroa

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da bihar, eta horren harira, adierazpen instituzional bateratua egin du Errenteriako Udalak.

Abian da merkatari eta ostalariak diruz laguntzeko bigarren deialdia

Onuradunek egunean egon behar dute Foru Ogasun, Gizarte Segurantza eta Pasaiako Udalean. Eskaerak hilaren 23ra arte aurkeztu ahalko dira.

Pasaiako Udalak euskaraz egin nahi dio aurre mundu mailako krisiari

Euskararen Nazioarteko Eguna tarteko (hilak 3), udalbatzako bozeramaileek euskara aurrerabide iritzi dute: "Euskaraz biziberritu behar dugulako gizartea".

"Huts egin diguzue, baina gure frustrazioa errebeldia bihurtzen jarraituko dugu"

Haserre daude emakume pentsiodun eta adinekoak. 'Toledoko Itunaren murrizketei ez!' lelopean manifestaziora deitu du Duintasunak.

jose angel torres luberri

Jose Angel Torres Luberriren sustatzaileetako bat hil da

Interpretazio geologiko zentroko zuzendari izandakoa 61 urterekin hil da. Aranzadi Zientzia Elkarteko kide zen.

arozenatarrak euskara

Arozenatarrek Euskararen Egunean kantatzeko gonbita luzatu dute

Bihar arratsaldean Done Eztebe parrokian elkartuko dira, euskarari kantatzeko.

Ostiralean piztuko dituzte Gabonetako argiak Lezon

Gabonak bukatu bitartean 17:30ean piztuko dira, egunero. Herrian erosketak egin ditzatela eskatu die udalak lezoarrei.

preziyo juxtua

Prezio zehatza asmatzen duenari, saskia opari

Itturri merkatari elkarteak lehiaketa bat martxan jarri du. Saski baten prezioa asmatzen duenak —edo gehien hurbiltzen denak— eramango du.

COVID-19: Kutsatzeak behera Oarsoaldean

COVID-19arekin kutsatutako hamabi pertsona hauteman dituzte azken orduetan.

Hiru hitzaldi antolatu dituzte COVID-19aren 'Txerto emozionala' lantzeko

Pandemiaren aurrean konfiantza, poza, itxaropena eta maitasuna berreskuratzeko gakoak izango ditu hizpide Nerea Mendizabal psikopedagogoak.

Donibaneko memoria historikoa balioesteko proiektua jarri dute martxan

'Sanjuandarren oroimena' proiektuaren baitan, 70. hamarkadako argazkiz osaturiko egutegia eta hildako bizilagunak omentzeko erakusketa prestatu dituzte.

Belaontzi txiki bat eraikitzeko familia tailerra egingo dute Albaolan

Faktoria zabalik egongo da zubian. Larunbaterako jarduera berezia prestatu dute helduek eta haurrek elkarrekin gozatzeko.

Norberto Almandoz kalea asfaltatzen ariko dira gaur

Bihar, berriz,  Galtzaraborda etorbideko 43-45 zenbakietan, Koldo Mitxelena institutuaren aurrean egingo dituzte asfaltatze lanak 08:00etatik 18:00etara.

HIESAren aurka, gorriz jantzi da udaletxea

Hego Euskal Herrian 36 HIES kasu hauteman zituzten iaz, osasun erakundeek emandako datuen arabera.

Gehiago