Norberto Almandoz kalea asfaltatzen ariko dira gaur
Bihar, berriz, Galtzaraborda etorbideko 43-45 zenbakietan, Koldo Mitxelena institutuaren aurrean egingo dituzte asfaltatze lanak 08:00etatik 18:00etara.
Norberto Almandoz kalea asfaltatzeko lanak egiten ariko dira gaur 18:00ak arte. Hori horrela, noranzko bakarra izango da eta Juan Crisostomo Arriagatik ateratzen diren autoak Aita Donostiarako edo Galtzaraborda etorbiderako norabidean aterako dira.
Bihar, berriz, Galtzaraborda etorbideko 43-45 zenbakietan, Koldo Mitxelena institutuaren aurrean egingo dituzte asfaltatze lanak 08:00etatik 18:00etara. Ez da ez mozketarik ez desbideraketarik egingo, baina trafikoa txandakakoa izango da eta ilarak sor daitezke.