Prezio zehatza asmatzen duenari, saskia opari

Itturri merkatari elkarteak lehiaketa bat martxan jarri du. Saski baten prezioa asmatzen duenak —edo gehien hurbiltzen denak— eramango du.

preziyo juxtua

Saskia turismo bulegoan ikus daiteke.

Itturri Oiartzungo merkatarien elkarteak zozketa bat jarri du martxan: Preziyo juxtua. Produktuz lepo betetako saski batekin sarituko dute haren prezioa asmatzen duena, edo prezio zehatzera gehien hurbiltzen dena.

Parte hartzeko, Itturriko kide diren establezimenduetan dauden papertxoetan idatzi beharko da balizko prezioa.

Parte hartzeko epea hilaren 28an bukatuko da, eta hurrengo egunean jakinaraziko dute saritua nor den, sare sozialen bitartez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.