Hiru hitzaldi antolatu dituzte COVID-19aren 'Txerto emozionala' lantzeko
Pandemiaren aurrean konfiantza, poza, itxaropena eta maitasuna berreskuratzeko gakoak izango ditu hizpide Nerea Mendizabal psikopedagogoak.
Gizartekintza Sailak ‘Txerto emozionala’ hitzaldiak antolatu ditu Nerea Mendizabal psikopedagogoarekin, guraso, hezitzaile, teknikari eta irakasleentzat.
COVID-19ak eragindako errealitate berrian konfiantza, poza, itxaropena eta maitasuna berreskuratzeko gakoak landuko ditu Mendizabalek eta online izango diren hiru saioetan:
- Hezitzaile, irakasle edota teknikarientzat:
- Urtarrilaren 18an, 17:00etan, euskaraz.
- Gurasoentzat:
- Urtarrilaren 21ean, 18:00etan, euskaraz.
- Urtarrilaren 28an, 18:00etan, gaztelaniaz.
Hitzaldia baino bi egun lehenago eman beharko dute izena interesdunek, webgune honen bitartez.