Balbino Saenz preso antxotarra Arabako espetxera hurbilduko dute
'Balbi' euskal preso antxotarra Valladolidetik Arabako Zaballa espetxera lekualdatuko dute, lehen baino 200 kilometro gertuago.
Pasai Antxoko Balbino Saenz (Balbi) euskal presoa Zaballako espetxera (Araba) ekarriko dute, Valladolidetik. Espainiako Espetxe Erakundeek erabakitako lekualdaketarekin, etxetik ia 220 kilometro gertuago egongo da antxotar presoa.
Valladolideko presondegia Pasaiatik 353 kilometrora dago (3 ordu eta 40 minutuko bidaia autoz), eta Arabakoa, aldiz, 117 kilometrora (ordu eta 20 minutu inguru).