[Bideoa] «Mundua aldrebes dagoen honetan, bihotzean dugu giltza»
Oarsoaldean eta Bidasoan euskarazko informazioaren giltza eta bihotza harpidedunak eta HITZAkideak zarete. Horregatik, egunerokoan alboan zaudetenek opari berezia jasoko duzue: Izaro Mariezkurrenak diseinatutako pareta egutegia.
Eskerrik asko HITZAkide. Oarsoaldean eta Bidasoan euskarazko informazioaren giltza eta bihotza zuek zarete. Horregatik, egunerokoan alboan zaudetenek opari berezia jasoko duzue urte berezi honen amaieran. Izaro Mariezkurrena artistak diseinatutako pareta egutegia jasoko duzue HITZAko harpidedun eta HITZAkide guztiek datozen asteotan, posta arruntez. Beraz, adi egon!
Mundua hankaz gora dugu. Gauza txikiek behar dute izan urte berrian gure bihotza zabalduko duten giltza. 2021. urtea irribarre batekin hasi. Ez dakigu bizitzak zein bide jarriko digun aurretik, baina eguneroko gauza txikiez gozatzen, bide egokia hartzea errazagoa izango da. “Mundua aldrebes dagoen honetan, bihotzean dugu giltza”. Hori islatu nahi izan du Mariezkurrenak pareta egutegian.
Datorren astean idatzizko (papereko edizioaren hilaren 11ko zenbakian aterako da) zein ikus-entzunezko elkarrizketa bana zintzilikatu ditu HITZAk Mariezkurrenarekin, eta horretan egutegiaren sormen prozesuaz, sortzaileen egungo egoeraz eta etorkizuneko erronkez ariko da luze sanjuandarra.
aro m