Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Xabier Lete gogoan izango duten hainbat ekitaldi egingo dituzte asteburuan

Gaur bete dira hamar urte poeta eta abeslaria hil zela. Asteburu osoan zehar berari buruzko ikus-entzunezkoak emango dituzte Arizmendi-enean.

Xabier Lete
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/12/04

Gaur bete dira hamar urte Xabier Lete poeta eta abeslaria hil zela. Bere omenez antolatutako hainbat ekitaldi egongo dira asteburuan zehar.

Gaur, bihar eta etzi Leteri buruzko ikus-entzunezkoak emango dituzte Arizmendi-enea etxean, udalak antolatuta. Zortzi orduko muntaketa prestatuta dute: 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara ikusi ahal izango dira.

Arratsalderako, berriz, prosa eta poesia lehiaketaren XXXIII. ekitaldiko sariak banatuko dituzte parrokian, 17:00etan hasita. Iaz jarri zioten Leteren izena, eta 2018tik kointziditzen du Leteren heriotzaren egunarekin.

Bihar goiz-eguerdirako pare bat ekitaldi antolatu dituzte. Lehenengoa, Hitzen Lihoa iniziatibak antolatutako Xabier Leten barrena ibilbide biografikoa egingo dute Elizaldeko kaskotik, Leteren hainbat txoko ezagutarazteko. Izena emateko, e-posta bidez idatzita edo 943 49 45 21 telefono zenbakira deituta (hurrengo asteburuan ere egingo dute; hilaren 13an).

Azkenik, bihar, 13:00etan, Oiartzungo Udalak ekitaldi instituzional bat egingo du Arizmendi-enean.

Datorren asteburuari begira, ibilbide biografikoaz gain, Loreak eta zauriak emanaldia eskainiko dute Elorsoro kiroldegiko kantxan. Sarrerak salgai daude Urrats paper dendan.

Erlazionatutako edukiaSorkuntza kolektiboa azaleratuko du Hitzen LihoakXabier Lete omenduko dute ekitaldi sorta batekin, hil eta hamar urtera
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.