Amarako Bertso Paper Lehiaketa ere, Legorbururentzat
Iñigo Legorburuk beste sari bat lortu du.
Iñigo Legorburuk beste sari bat lortu du. Amarako auzo elkarteak antolatzen duen bertso paper lehiaketa irabazi du errenteriarrak. Erromintzelez izenez zortzi bertsoz osatutako sorta aurkeztu zuen Legorburuk lehiaketara, Xabier Silveiraren ETAren su etenetik doinuan idatziak. Irakasle batek ezkonduko delako eskola utziko duen ijito ikasle gazte bati esango lizkiokeenak azaltzen dira. Txapela, Kaxildan bazkari edo afarirako bi lagunentzako txartela eta bertan xahutzeko 100 euro jaso ditu sari.
Iaz bigarren gelditu zen lehiaketa horretan errenteriarra.