Amazonen etorrerari buruzko asanblea irekia, asteartean
'...eta Oiartzunen zer?' izenburupean egingo dute batzarra. Hilaren 8ko (asteartea) 12:00etan hasiko da, eta udaletxean izango da.
Amazonek asmo du Lanbarrengo industrialdean egoitza jartzea. Horren aurrean, hainbat kontrako mugimendu sortzen ari dira Oarsoaldean. Baita Oiartzunen ere.
…eta Oiartzunek zer? izenburupean, gaiaz asanblea irekia egingo dute hilaren 8an (asteartea) 12:00etan udaletxeko pleno aretoan. Egin irri, izan herri Oarso Bidasoa iniziatibak deitu du batzarra.