COVID-19aren eraginaren beherakada oso nabarmena asteburuan Oarsoaldean
Ostiraletik igandera COVID-19agatik hogei kutsatu gehiago Errenteria-Oreretan, seina Pasaian eta Oiartzunen, eta hiru Lezon.
Badaude kutsatuak, baina aurreko asteetan baino askoz ere gutxiago. Ostiraletik igandera COVID-19agatik 20 kutsatu gehiago izan dira Errenteria-Oreretan, seina Pasaian eta Oiartzunen, eta hiru Lezon. Horren ondorioz, tasek behera egin dute. Horrela daude herriz herri:
- Pasaia: 400,93 (ostegunean 460,77).
- Errenteria-Orereta: 348,43 (ostegunean 381,16).
- Lezo: 294,99 (ostegunean 360,54).
- Oiartzun: 164,24 (ostegunean 212,54).
- Gipuzkoa: 418,3 (ostegunean 477).
Datu horiek eta beste asko gaur eman ditu Osasun Sailak, txosten batean,. Hori eskuratzeko klik egin hemen.