Enara Artola lezoarrak eta Maddi Davila villabonarrak jantzi dute txapela
Enara Artola lezoarrak eta Maddi Davila villabonarrak jantzi dute Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusiko txapela A eta B kategoriatan, hurrenez hurren.
Enara Artola lezoarrak eta Maddi Davila villabonarrak jantzi dute Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusiko txapela A eta B kategoriatan, hurrenez hurren. Giro ona, eta aretoa beteta izan ziren atzo nagusi Niessen Kulturgunean, osasun eta segurtasun protokoloak ezarritako neurriak zorrotz errespetatuta. A eta B kategorietako txapelketak jokatu ziren erein elkarteak antolatuta, eta orain, D kategoria jokatuko da datorren larunbatean Legazpin.
Antolatzaileak pozik azaldu dira, txapelketak eman duenarekin, eta antolatzeko aukera izan dutelako. Juantxo Maya, Erein elkarteko kideak mezu argia zabaldu nahi izan du txapelketaren biharamunean, “aurrera kultura. Neurriak hartu eta osasun eta segurtasun baldintza denak errespetatuta gauzak egiten jarraitzea dago”.
Honakoa izan da sailkapena:
A Kategoria 2010-2012
- Enara Artola, Lezo
- Judith Jacinto, Lezo
- Maria Sanchez, Legazpi
- Jon Alberdi, Legazpi
- Irune Azpeitia, Legazpi
- Ekain Maniega, Legazpi
B Kategoria 2007-2009
- Maddi Davila, Amasa-Villabona
- Mikel Esnaola, Lezo
- Ane Jaunarena, Lezo
- Amaia Azpeitia, Legazpi
- Nahia Pikabea, Lezo
- Ihintza Campiña, Lezo
- Malen Galarraga, Elgoibar
- Iraide Martinez de Albeniz, Amasa Villabona
- Ihintza Erauskin, Lezo
- Izadi Urbano, Amasa-Villabona
- Nerea Galindo, Elgoibar
- Laia Arruabarrena, Legazpi