Errepublika ezkerretik eraikitzeko gakoak, Alternatiba eta Antikapitalisten eskutik
Joxe Iriarte Bikila Alternatibako kidea, Iosu del Moral Antikapitalistakeko kidea, Marian Beitialarrangoitia Sortuko kidea eta Isabel Salud Ezker Anitzeko kidea ariko dira mahai inguruan.
Errepublika ezkerretik eraikitzeko gakoak emango dituzte asteazkenean Alternatibak eta Antikapitalistek antolatu duten solasaldian. Horretarako, euskal ezkerreko begirada eta ikuspegi ezberdinetatik abiatuko dira Errepublika(k) ezkerretik eraikiz goiburua duen mahai inguruan, Joxe Iriarte Bikila Alternatibako kidea, Iosu del Moral Antikapitalistakeko kidea, Marian Beitialarrangoitia Sortuko kidea eta Isabel Salud Ezker Anitzeko kidea.
Instituzio monarkikoaren abolizioa edota herritarren eskubide sozialak babeste aldera 1978ko erregimena gainditzeaz arituko dira besteak beste. Desadostasunak ere jarriko dituzte mahai gainean, eta hala, euskal errepublika independente bat edo hirugarren espainiar errepublika bat sortzea kasu, edota bata zein bestearen izaera konfederalaz arituko dira.
Hitzaldia, asteazkenean izango da, Xenpelar Etxean 18:30ean hasita. Sarrera librea izango da edukiera bete arte, eta ezinbestekoa izango da izena ematea.
Sarreran maskara jantzita eta eskuak garbitzen direla ziurtatuko dute antolatzaileek, baita tenperatura hartu ere. Bertaratu ezin direnentzat, Alternatibaren youtube kanalean eta facebookean eskura izango da solasaldia.