Oiartzunen, euskarazko zinemarekin bi une goxo
Hilaren 8an 'Eutsi!' filma proiektatuko dute, eta 13an 'Gure oroitzapenak'. Bi saioak 19:00etan hasiko dira, udaletxeko areto nagusian.
Oiartzunen euskarazko zinemarekin bat egiteko bi aukera gehiago izango dira abenduan. Lehena hilaren 8an da, eta bestea hilaren 13a. Bi emabaladiak udaletxeko areto nagusian dira, 19:00etan hasita.
Hilaren 8ko saioan (asteartean) Eutsi/ (Alberto J. Gorritiberea, 2007) lanaz gozatzeko aukera dago. Lan gatazka bat oinarri duen komedia da.
Hilaren 13an (igandea), berriz, Joseba Sarrionandiaren unibertsora jauzi egiteko aukera, Gure oroitzapenak lanarekin (hainbat zinemagile, 2018). Fikziozko film luze kolektiboa da, 12 zuzendarik beste hainbeste lan egin dituzte, Sarrionandiaren bizitza eta sorkuntzak aintzat hartuta.