Trintxerpeko hainbat kaletan ura kenduko dute bihar goizean
Ur sarean gaur izandako matxura batengatik, ura kenduko dute bihar 8:30etik 14:00ak arte Trintxerpeko hiru kale eta lau eraikinetan.
Pasaiako Udalak iragarri du edateko urean gaur izandako matxura bat konpondu ahal izateko, ur sarea kenduko dutela bihar (osteguna) goizean, 8:30etik 14:00etara arte, Trintxerpeko kale eta puntu hauetan:
- Azkuene kaleko 2, 4, 6, 8, 10 eta 12 zenbakiak.
- Jaizkibel kaleko 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 8 zenbakiak.
- Euskadi etorbideko 1 zenbakitik 21era arte.
- Ziriza eraikina.
- Telefonica eraikina.
- Correos eraikina.
- Trintxerpeko Alkateordetza.