Aukerak sortzen prozesuaren bigarren saioa ere, arrakastatsua
Besteak beste, hiztunari, hizkuntza komunitateari eta herriari zer eskaini nahi dioten identifikatu zuten, Lau Haizetararen barruan zein kanpoan aukerak sortuz.
Lau Haizetara Euskaltzaleen Topaguneak pasa den ostiralean egin zuen Aukerak Sortzen parte hartze prozesuaren bigarren saioa. Baldintzak kontuan hartuta, hori ere arrakastatsua izan da, eta emankorra. Merkatuzarren bildu ziren euskararen eta euskal komunitatearen gaineko hausnarketara, eta besteak beste, hiztunari, hizkuntza komunitateari eta herriari zer eskaini nahi dioten identifikatu zuten, Lau Haizetararen barruan zein kanpoan aukerak sortuz.
Hizkuntza komunitatearen garapen osasuntsuarekin batera, balore berriak transmititzearen garrantzia nabarmendu zuten parte hartzaileek: berdintasuna, zaintza, duintasun, elkarbizitza, burujabetza…