Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraKultura

Lezoko Euskal Liburu Azoka, hilaren 14tik 19ra

Azoka Kultur Aretoan izango da, eta aforoa mugatua izango den arren, hara joateko ez da aldez aurretik erreserba egin behar.

Jon Legorburu, Edurne Lizarazu eta Ion Pombar, atzoko aurkezpenean,
Erik Salazar
Lezo
2020/12/10

Aurtengo Euskal Liburu Azoka aurkeztu zuten atzo Lezoko Udalak eta kultur eragileek. Iazko eredua jarraituta, aurtengo edizioaren berezitasunak azaldu zituzten Ion Pombar Kultura zinegotziak, Edurne Lizarazuk eta Jon Legorburuk, azken hauek kultur eragileen izenean. Azoka Jai Batzordeak antolatu du, Lezoko Udalarekin elkarlanean.

Azokaren helburu nagusia euskal literatura eta kultura, eta honekin batera irakurzaletasuna, sustatzea dela gogoarazi zuen Legorburuk aurkezpenean. Bestetik, Ion Pombarrek aipamen berezia egin nahi izan zuen sektorea jasaten ari den egoera gogorragatik. Herritarrak deitu zituen azoka babestera, modu horretan “krisialdi honek kolpatu dituen herritar eta eragileei laguntza eskaintzeko”.

Hirurek bat egin zuten azoka mantentzeko egin diren ahalegin guztiak baloratzeko garaian, Gabon berezi hauetan “inoiz baino gehiago” beharrezkoa delako kulturarekiko egin duten apustuari heltzea.

Euskal literatura alde batera utzita, bezeroek beste hainbat produktu topatu ahal izango dituzte azokan, esaterako euskarazko jolas didaktikoak edo Lezoko elkarteen produktuak. Modu horretan, azoka “osatzea” bilatzen zutela jakinarazi zuten kultur eragileek.

Pandemia dela eta, aurten erosketak online egiteko aukera zabaldu dute azokaren arduradunek. Hontza liburu dendaren plataforma erabiliko dute horretarako, eta produktuen bilketa Lezoko Kultur Aretoan izango da.

Azokak astebeteko iraupena izango du, hain zuzen ere hilaren 14tik 19ra, eta goizez zein arratsaldez egongo da irekita, azken egunean izan ezik, soilik goizez egongo dela bertaratzeko aukera. Goizean 11:00tatik 13:00tara egingo da salmenta, eta arratsaldez 17:00tatik 19:00tara. Lezoko Kultur Aretoan da, eta aforoa mugatua izango da. Hala ere, ez da beharrezkoa izango izena aldez aurretik ematea edo erreserba egitea.

Liburu bonua
Aurten mantenduko den beste iniziatiba bat liburu bonuena izango da. Iaz harrera oso ona izan zutela jakinarazi zuten asteazkeneko agerraldian azokaren arduradunek, eta hori dela-eta mantentzea erabaki dute.

Bonuekin, gutxienez 20 euroko erosketa egiteagatik, sei euroko deskontua eskuratu ahal izango dute azokarekin bat egiten dutenek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.