Odola emango dute datorren asteazkenean, Antxoko Kultur Etxean

Bilkura hilaren 16ean izango da, 16:30etik 20:10a arte. Hitzordua aurrez emango diote emaile bakoitzari, pilaketak saihesteko.

Odola emango dute hilaren 16an, Antxoko Kultur Etxean.
Datorren asteazkenean, hilak 16, odola aterako dute Pasai Antxoko Kultur Etxean, 16:30etik 20:10a arte. Egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriei jarraiki, antolatzaileek aurrez hitzordua emango diote emaile bakoitzari, pilaketak saihesteko.
 
Pasa den hilabetean egindako saioan 42 odol poltsa bildu ziren, eta datorren astekoan kopuru hori handitu nahiko lukete, 18 urtetik gorako gazteekin, batez ere.
 
Gogora ekarri nahi izan dute inolaz ere ez dela bertaratu behar COVID-19arekin lotutako sintomarik duenak.
 
 
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.