"Pintada faxistak" egin dituzte San Pedroko Pablo Enea parkean
Feminismoaren, abortuaren, sozialismoaren eta hainbat alderdi politikoren aurkako pintaketak egin dituzte 'Pobladon' dagoen jolasgunean.
Pasaiako bizilagun batek HITZAri jakinarazi dio “faxistak daudela gure herrian”, San Pedroko Pobladon dagoen Pablo Enea parkeko paretetako batean agertu diren pintadengatik.
Horietan, sozialismoaren, feminismoaren, abortuaren eta bi alderdi politikoren aurkako manifestuak irakur daitezke, baita patriarkatua zalantzan jartzen duten aldarrikapenak ere.