Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Mendebaldeko Saharari elkartasun keinua

udaletxeko balkoian Saharako bandera zintzilikatu dute gaur arratsaldean Aizpea Otaegi alkateak, M. Liman Mohamed Ali eta Mouna Beshni Errenterian bizi den sahararrak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/12/11

Mendebaldeko Saharari elkartasun keinua egin dio gaur Errenteriako Udalak. Horren adierazle, udaletxeko balkoian Saharako bandera zintzilikatu dute gaur arratsaldean Aizpea Otaegi alkateak, M. Liman Mohamed Ali  Euskadiren Saharako Ordezkaritzaren delegatuak, eta Mouna Beshni Errenterian bizi den sahararrak. Harrera instituzionala egin dio udalak, gainera, Mohamed Aliri eta berekin batera heldu den sahararren ordezkaritzari, eta aho batez onartu dute ordezkaritza politikoa duten alderdi guztiek Mendebaldeko Sahararen aldeko adierazpen instituzionala.

Elkartasuna eta babesa adierazi dio bertan Errenteriako Udalak Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoari, Fronte Polisarioari, Saharar guztiei eta modu berezian Euskal Herrian eta Errenterian bizi den Saharar komunitateari. Saharako herriak autodeterminaziorako duen eskubidea berretsi du, halaber, eta Saharako herriaren egoera salatu eta elkartasuna adierazteko deitzen diren elkarretaratzeekin bat egin du.

Alkateak irakurri du adierazpena, eta ondoren Mohamed Alik hartu du hitza. Gogor salatu du MINURSO zein nazio Batuen Erakundeak ez dutela ezer egin Marokok su etena urratu zuenetik, “gaur gaurkoz ez da gaitzespenik  heldu, bake prozesuaren urraketa nabarmena egin badu ere Marokok”.

29 urtez su etena mantendu bada, Saharako herriaren bakearen aldeko apustu irmoari esker izan dela gehitu du, “balioan jarri ordez apustu hori, ahultasun zeinu gisa hartu dute, eta Saharak ezin du ulertu Marokok nahi duena egiteko duen baimena; sahararroi ezin zaigu gehiago eskatu. Mendebaldeko herrialdeei, eta Espainiako Estatuari batez ere dagokie egoera birbideratzea, diplomazia proaktiboaren alde egitea zentzuz, Saharak aukera izan dezan bere etorkizuna erabakitzeko. Hori eskatzen dugu, hautetsontziekin Marokoarrak izan nahi dugun edo beste zerbait izan nahi dugun erabakitzeko aukera izatea, eta emaitza errespetatzea”.

Saharako ordezkaritzak eskerrak eman dizkio halaber, Errenteriako Udalari, iaz bi ibilgailu eman zizkielako. Garabidun furgoneta, babes ofizialeko beste furgoneta  bat eta bi moto izan ziren emandakoak eta furgoneta minen biktima izan diren pertsonak artatzen dituen ospitalera bideratu dutela jakinarazi dute, eta garabi furgoneta, berriz, matxuratzen diren anbulantzien konponketarako baliatzen dutela. Eskerrak eman dizkiete udalbatza osatzen duten ordezkari guztiei.

Adierazpen instituzionala

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.