udaletxeko balkoian Saharako bandera zintzilikatu dute gaur arratsaldean Aizpea Otaegi alkateak, M. Liman Mohamed Ali eta Mouna Beshni Errenterian bizi den sahararrak.
'nikErrenterian' erakusleiho digitalaren banaketa sistema aurkeztu dute gaur goizean. Bezeroari euro batengatik helaraziko dizkiote produktuak, bizikletan.
Mahai-ingurua, antzerkia, ibilbide gidatua eta irakurketa jarraia izango dira asteburuan. Bestalde, Xabier Lete omentzeko kontzertua dago igandean.
Egoera gogorrak uzten ari da pandemia. OarsoIrriak iniziatiba jakitun da, eta herri dinamika berezia proposatu die haur eta familiei.
Entzuteko eta ahoskatzeko zailtasunak dituzten ikasleei bidea errazteko batetik, eta txikienek euren irakasleekin konfiantza hartzeko, bestetik, martxan jarritako neurria da.
Feminismoaren eta abortatzeko eskubidearen kontrako pintaketak "egiturazko indarkeria matxistaren esentzia" estalpetzeko ahalegina direla salatu dute.
Denera hamar izan dira sarituak, guztiak sei eta hamabost urte bitartekoak. Horietako bakoitzak liburuak erosteko 100 euroko txartel bana jasoko du.
Multinazionalak Oiartzungo Lanbarren industrialdean zabaldu nahi duen plataforma «Bidasoa eta Oarsoaldea eskualdeei zuzenean erasotzen dien beste proiektu bat» dela salatu du mugimenduak.
Obrak Pasaiako Udalak egingo ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru laguntzari esker. Lanak gauzatzean San Pedrok "birika" berreskuratuko du.
Saharar herriaren aldeko adierazpen instituzionala onartu dute udalbatzako alderdiek. PSE-EEk kontrako bozka eman dio mozioari.
Oarsoaldearen etorkizuna Amazonen eskutik al dator? Galdera horren gaineko hausnarketa sustatuko du Podemos Ahal Duguk datorren asteartean antolatu duen hitzaldiaren bidez.
Kanpainaren bidez, jostailu berriak biltzen dituzte —ez erabiliak— zaurgarrien diren familien artean banatzeko.