'Irri bat oparitu' kanpaina martxan du PSE-EEk
Kanpainaren bidez, jostailu berriak biltzen dituzte —ez erabiliak— zaurgarrien diren familien artean banatzeko.
Errenteriako alderdi sozialistak, gazte sozialistekin batera, Irri bat opari kanpaina jarri du martxan bederatzigarrenez. Kanpainaren bidez, jostailu berriak biltzen dituzte —ez erabiliak— zaurgarrien diren familien artean banatzeko. Jostailu guztiak Errenteriako Gurutze Gorriari emango dizkiote, azken horrek behar handiena dutenen artean bana ditzan, eta “haur guztiek izan dezaten oparia data berezi hauetan”.
Kanpainarekin bat egin nahi duten pertsonek Herriko Etxera eraman behar ditu jostailuak edo 943 519 999 / 600 423 988 telefono zenbakietara deitu. Kanpainarekin bat egitera deitu ditu herritarrak Jose Angel Rodriguez alderdi sozialistaren Errenteriako Idazkari Nagusiak, “horrela guztion artean behar handiena dutenei irri bat marrazten lagunduko baitugu”.
Opariak datorren urteko urtarrilaren 2ra arte entrega daitezke.