Amazonen Oarsoaldeko gune logistikoaren gaineko hitzaldia, Podemos Ahal Duguren eskutik
Oarsoaldearen etorkizuna Amazonen eskutik al dator? Galdera horren gaineko hausnarketa sustatuko du Podemos Ahal Duguk datorren asteartean antolatu duen hitzaldiaren bidez.
Oarsoaldearen etorkizuna Amazonen eskutik al dator? Galdera horren gaineko hausnarketa sustatuko du Podemos Ahal Duguk datorren asteartean antolatu duen hitzaldiaren bidez. Digitala izango da, hitzaldi hori eta parte hartzeko esteka eskatu behar dute interesdunek. Jon Bernat Zubiri EHUko Ekonomia doktorea eta Ekaitz Cancela kazetaria izango dira hizlariak. Cancelak, hainbat artikulu idatzi ditu Amazonek Trapagaranen duela urtebete zabaldu zuen gunearak inguru horretan izan duen eraginaz. maite Gartziak gidatuko du hitzaldia.
Amazon Oiartzuna helduko zela duela hilabete zabaldu zen. Jeff Bezos munduko pertsonarik aberatsenak, Oiartzungo partzela bat begiz jo du, Euskal herrian amazonek izango duen bigarren gunea bertan zabaltzeko. Berriak positiboa eman dezakeela esan du Podemos Ahal Duguk, “aktibitatea eta lanpostuak sortzen dituelakoan, baina Amazon ezarri duten lekuetako esperientziak oso bestelako errealitatea erakutsi du, bertako enpresentzako eta langileen interesentzako erabat kaltegarria den eredu produktiboa baita”. Horren barruan, soldata exkaxak, behin behineko kontratuak, ordukako lan jardunak, eta gehiegizko externalizazioa nabarmendu dituzte, “batez ere gazte eta emakumeei eragiten diete”.
Horren guztiaren gainean hitz egingo dute astearteko online hitzaldi-eztabaidan, 18:30ean hasita.