Haurren ahotsa eta irudimena behar dute mundua hobetzeko
Egoera gogorrak uzten ari da pandemia. OarsoIrriak iniziatiba jakitun da, eta herri dinamika berezia proposatu die haur eta familiei.
Egoera gogorrak uzten ari da pandemia. OarsoIrriak iniziatiba jakitun da, eta herri dinamika berezia proposatu die haur eta familiei. Mundu pattal dago. Zer oparituko zenioke hobeto egoteko? galderari erantzuteko proposatu die Errenteria-Oreretako haur eta familiei. Marrazki bat eta minutu bateko audioa egitea eskatu diete; Mari Domingi eta Olentzerori bideratu beharko diote ondoren, eta galderari erantzuna eman, hau da, zer oparituko lioketen munduari bere egoera hobetzeko.
Marrazki eta audio horiek guztiak, kutxa magikora bilduko dituzte, eta marrazki bizidunak sortuko munduan zehar zabaltzeko.
Kutxa magikoa eraikitzeko beharrezkoa den materiala auzolanean bildu da (50 kutxa) eta Xenpelar Kultur Dendan eskuratu ahalko dira doan, hilaren 11tik aurrera. Ekarpena irudikatu eta eraikitzeko argibideak, hemen kontsulta daitezke, eta zalantzak argitzeko, berriz, OarsoIrriak iniziatibaren posta elektronikora mezua bidali.