[Galeria] Hasi dira Emakume Abertzaleon VIII. Topaketa Feministak
Dozenaka lagunek bat egin dute Merkatuzarren topaketa birtualak jarraitzeko helburuarekin. Egun osorako egitaraua aurreikusi dute.
Emakume Abertzaleon VIII. Topaketa Feministen egunean, hamarnaka lagunek, emakumeak bereziki, bat egin dute Merkatuzarren jardunaldiak jarraitzeko helburuarekin. Hasiera batean Euskal Herriko Bilgune Feministak topaketak Errenteria-Oreretan, presentzialki, egin nahi zituen arren, COVID-19 gaitzaren aurkako osasun neurriek hala behartuta, formatua aldatzea erabaki zuten. Hortaz, gune nagusia Donostiako Iratzar aretoan finkatu dute, eta ehunka herritar Euskal Herrian zehar banatutako beste zazpi txokoetatik jarraipena egiten ari dira.
Ondokoa da gaurko aurreikusitako egitaraua eta goizak utzitako zenbait irudi:
- 09:30. Jendea bertaratzea eta izen emateak. .
- 10:00-10:15. Harrera eta oharrak pasa.
- 10:30-13:00. Mahai-ingurua eta hitzartzeak.
- 14:00-14:30. Ekitaldia.