Ongi izerditutako garaipena lortu du talde nagusiak
Tolosaren zelaian hobeak izan dira oiartzuarrak. Gol bateko aldeagatik nagusitu dira oiartzuarrak. Bigarren taldeak berdindu egin du.
Jardunaldi positiboa izan da Oiartzungo bi futbol taldeentzat. Talde nagusiak garaipena lortu du etxetik kanpo, eta bigarrenak, berriz, Ugaldetxon berdindu du.
Lehen taldea Berazubin oso goiz aurreratu zen, Maite Fernandez de Casadevanteren bitartez, baina sufritu egin behar izan zuten. Aukerak sortu zituzten, baina ez zuten tolosarren atea zulatzerik lortu. Gainera, atsedenalditik bueltatu eta berehala, etxeko taldeak gola sartu zuen.
Oiartzuarrek gogor ekin zioten garaipena bilatzeari, eta Maialen Lobetek lortu zuen bigarren gol erabakigarria.
Bigarren taldeak, berriz, hiruna berdindu zuen Karla Lekuona futbol zelaian. Bizkerreren bigarren taldearen bisita jaso zuten, eta jokalari hauek lortu zituzten etxekoen golak: Jone Olasagasti, Rebecca Diana eta Lur Gaztelumendik.