Ergoien eta Karrikan autobus geltoki bana jarri dituzte
Herri barruko garraio zerbitzua eta hezkuntza zentroetako autobusak erabiltzen dituztenentzako egoera hobetzeko jarri dituzte markesinak.
Udalak markesina bana bat jarri ditu Karrikan eta Ergoienen; Xabalen jarri du lehenengo kasuan; bigarrenean, Tornola kalean, Pikabe eta Tolare artean.
Herri barruko garraio zerbitzuaren erabiltzaileei zein ikastetxeetako autobusak hartzen dituztenei “toki aproposa” eman nahi die udalak. Argiztapena izango dute autobus geltoki berriek.
Horrez gain, bi geltoki berri horietan eta Gurutzeko autobus geltokian taxibusaren eta Xorrola herri barruko autobusaren ordutegien taulak jarri dituzte.
“Helburua herri barruko garraio publiko zerbitzua hobetzea da, erabiltzaileei erraztasunak eta erosotasuna emanez, erabilera sustatzeko”, adierazi du udalak.