Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Oarsoaldea bera ere oparien zakuan sar daitekeelako

Oarsoaldea Garapen Agentziak egun hauetan egin daitezkeen hainbat aisia jarduera gogorarazi ditu: museoen bisita, gastronomia, ostatu hartu...

oparitu oarsoaldea
Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2020/12/15

Hurbil dira Gabonak, eta egungo gizartean hori oparien sinonimo da. Oarsoaldea Garapen Agentziak eskualdeko eskaintza gogorarazi du, burua eragiteko nagia dutenentzat.

“Gure eskualdeko baliabideak konbinatuz opari borobilak sor ditzakegu, egoerak hobera egitean gozatu ahal izateko: ostatuak, museoak, esperientziak, gastronomia…”, adierazi dute. Opari horiek alorka sailkatu dituzte.

Museoen bonua

Eskualdeko museoak urte beteko epean bisitatzeko sarrera Errenteria-Oreretako turismo bulegoan edo museotan bertan eskura daitezke, 12,50 euroren truke. Honakoak dira bonu horren barruan sartzen diren sei zentroak:

  • Arditurri meategiak (Oiartzun).
  • Luberri Ikasgune Geologikoa (Oiartzun).
  • Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa (Oiartzun).
  • Jantziaren Zentroa (Errenteria-Orereta).
  • Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa (Pasaia).
  • Albaola Itsas Kultur Faktoria (Pasaia).

Esperientzia gastronomikoak

Gastronomiarekin zerikusia duten hainbat tailer edota dastaketa proposatu dituzte Oarsoaldeakoek. Honako bost hauek dira:

  • Sukaldaritza tradizionala tailerra (Ziaboga jatetxea, Pasai Donibane) .
  • Txokolate tailerra (Casa Aramendia, Errenteria-Orereta).
  • Artisau antxoa kontserba tailerra (Mater ontzian, Pasaia).
  • Dastatze bisita ahate produktuen baserrian (Momotegi baserria, Oiartzun).
  • Artisau garagardoen dastatzea eta bisita gidatua (Pagoa garagardotegia, Oiartzun).

Aisia jarduerak, oro har

Aisiarekin gozatzeko hainbat aukeraren berri badela gogorarazi dute, modu ezberdinean aritzeko.

  • Lucretia belaontzi klasikoan bidaia.
  • Urpekaritza bataioa.
  • Zaldi ibilaldiak naturan.
  • Oiartzungo termetara sarrera.
  • Piragua eta paddle surf alokairua.
  • Itsasontzien alokairua.

Oarsoaldea Turismoaren webgunean lor daiteke informazio gehiago.

Jan eta lo

“Opariak borobiltzeko aukera ugari ditugu eskualdean: jatetxe batean otordua eta, zergatik ez, eskualdean ostatu hartzea”, iradoki du Oarsoaldea Garapen Agentziak. 

Eskualdeko eskaintza gastronomiko askotarikoaren berri ematen dute beren webgunean.

Informazio gehiago behar izanez gero, Oarsoaldeko turismo bulegotik pasa daiteke. Errenteria-Oreretan dago, Madalen kaleko aldaparen hasieran. Telefonoz —943 49 45 21— edo e-posta bidez ere jar daiteke harremanetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.