Ostegunean egingo dute urteko azkeneko odol ematea
Manuel Lekuona bibliotekan eman ahal izango da odola, ostegun arratsean. Segurtasun kontuengatik egingo dute han.
Oiartzungo odol emaileek bi hilean behin dute odola emateko zita. Urteko azkenekoa etzi —hilak 17, osteguna— izango da.
Covid-19ak sortutako osasun larrialdia dela eta, Manuel Lekuona bibliotekan izango da odol ematea, segurtasun neurriak hobeto betetze aldera. Bertan egongo dira 16:30etik aurrera.