'Xabier Leten barrena' ibiliko dira berriro, hilaren 26an
Hilaren 26an ibilbide biografikoa egingo dute, hirugarren aldiz. Itxaron zerrendan daudenek izango dute lehentasuna.
Orain dela hamar egun egin zuten estreinako aldiz, eta pasa den larunbatean errepikatu zuten. Xabier Leten barrena ibilbide biografikoak hirugarren ekitaldia egingo du hilaren 26an.
Aurreko saioan itxaron-zerrendan geratu zirenek izango dute lehentasuna, baina toki batzuk badaude. Izena emateko, Oarsoaldeko Turismo Bulegora deitu —943 49 45 21— edo idatzi behar da, e-posta bidez.