Zuberoako izarraren dirdira ez da itzali
2021ean Michelin Gidan izarra duten jatetxeen zerrenda ezagutarazi dituzte. Hego Euskal Herriko 28 jatetxe daude sartuta.
Michelin Gidak 2021ko izardunen zerrenda ezagutarazi zuen, Portugal eta Espainiako estatuko jatetxeena. Beste urte batez, Iturriozko Zuberoa jatetxea bertan egongo da, izar batekin. 1987tik dago zerrenda horretan.
Hilario Arbelaitzen jatetxearekin batera, Hego Euskal Herriko beste 27 jatetxek dute erreferentziala den gida horretan tokia.