Amazon kokatzearen kontrako mobilizazioa egingo dute larunbatean
Errenteria-Oreretan, Oiartzunen eta Irunen auto karabanak egingo dituzte. Ondoren Lanbarrenen elkartuko dira, elkarretaratzea egiteko.
![amazon elkarretaratzea](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2020/12/img_9938.jpg)
Oiartzungo Lanbarren industriagunean Amazonen base logistikoa egiteko asmoa dutela eta, Oarso Bidasoko Egin irri, izan herri mugimenduak mobilizazioak deitu ditu larunbaterako.
Errenteria-Oreretan, Oiartzunen eta Irunen auto karabanak deitu ditu, honako ordu eta lekuetan:
- Oiartzun: 11:00etan, hilerritik.
- Errenteria-Orereta: 11:00etan, Pontikako aparkalekutik.
- Irun: 11:15ean, Gal futbol zelaitik.
12:00etan elkarretaratzea egingo dute Lanbarrenen, duela hiru aste bezala, “Amazon: ez hemen, ez inon” aldarrikatzeko.