Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

Izaskun Gomezek uste du EH Bildu ez dela egon akordiorako prest

EH Bilduk ez du bat egin beste hiru alderdiek hitzartutako 2021eko aurrekontuen itunarekin. Alkateak uste du oposizioko alderdia tematu egin dela.

PSE-EEk, Ahal Dugu-Podemosek eta EAJk bat egin dute 2021eko aurrekontuen itunarekin.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2020/12/17

Gaur goizean bildu da Pasaiako udal gobernua Ahal Dugu-Podemos alderdiarekin, 2021. urteko aurrekontuen ituna sinatzeko. EH Bilduk “anbizio gutxikoa” iritzi dio dokumentuari, eta horregatik, aurreko urtean bezala, ez du hitzarmenarekin bat egin.

Izaskun Gomez alkateak gogora ekarri du udal gobernuak ez zuela oposizioko alderdien babesik behar, 2021erako aurrekontua onetsirik baldin baitzuen koalizioa osatzen duten bi taldeen babesarekin: “Dena den, ulertzen dugu herritarrek batasuna eta akordioak nahi dituztela, eta horregatik lau taldetik hiru, gai izan gara bat egiteko”.

Prestutasun eza
Gomezek ez du jakin esaten zein izan den oposizioko alderdiaren babes ezerako arrazoia, ausardia falta eta akordioarekiko bertigoa aipatu ditu hipotesi gisa, baina ideia bat argi adierazi du: “Negoziazio batean alde guztiek egon behar dute prest pretentsioak alde batera utzi eta bestearen azalean jartzeko. Norbait negoziazio batera baldin badoa hamarra bilatuz, eta jarraitu eta tematzen bada hamarrarekin, oso zaila da adostea. EH Bilduren kasuan, hamarrarekin hasi ziren, eta hamarrarekin bukatu. Eta hori da ezin egin daitekeena”.

Alkateak EH Bilduri egotzi dio bere hasierako planteamendutik ez mugitu izana, nahiz eta tokiko gobernuak eskaini zuen aldaketak barne hartzeko aukera: “Podemos alderdiari onartu dizkion bezala, haiei berdina eskaini zitzaien”.

Ildo horretan, argi utzi du Gomezek udal gobernua mugitu dela: “Immobilismoaren eredu izan da EH Bildu; eta berriz diot: ahaztu zuten aurrekontua onartuta zuela udal gobernuak. Hiru talde hauek argi utzi dute adostasunera heltzeko gai direla. Oraindik hori demostratu ez duena, legegintzaldi honetan zehar, EH Bildu izan da”.

Erlazionatutako edukiaPSE-EE, EAJ eta Podemosek 2021eko aurrekontuen ituna sinatu duteEH Bilduk aurkako bozka emango dio “anbizio gutxiko” aurrekontuari
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.