Jose Manuel Inziarte 'Buto' euskal presoa El Dueso espetxera lekualdatuko dute
Topas espetxean (Salamanka) aurkitzen da Inziarte, Euskal Herritik 473 kilometrora.
Juan Manuel Inziarte Gallardo Buto euskal presoa El Dueso (Kantabria) espetxera gerturatuko duela jakinarazi berri dute Espainiako Espetxe Erakundeek. Sei euskal presoren espetxe aldaketaren berri eman du, eta tartean dago preso oreretarrarena. Topas espetxean (Salamanka) aurkitzen da Inziarte, Euskal Herritik 473 kilometrora; espetxe aldaketarekin etxetik gertuago egongo bada ere, Euskal Herritik 166 kilometrora izango da oreretarra.
2009ko urrian espetxeratu zuten oreretarra, eta 30 urteko espetxe zigorra ezarri.