'Motxila ikusezina' ikusteko azkeneko eguna, gaur
Kartzelako errealitatea ezagutzeko balioko du, ikuspegi feminista batetik. Hiru preso ohiren testigantzak ditu, eta online ikus daiteke.
Oiartzungo Feminismo Sailak La mochila invisible dokumentala online ikusteko aukera eman du hilabete honetan. Gaur izango da ikusteko azkeneko eguna. Horretarako, esteka honetan klik egin beharko da.
Bidez Bide elkarteak egindako dokumental honetan, kartzelako errealitatea ezagutzeko balioko du, ikuspegi feministatik. Kartzelatik pasatutako hiru emakume elkarrizketatzen ditu Laura Hernandez Vela zinemagileak: Katia Reimberg, Rosivan Cirino eta Maria Teresa Valencia.
65 minutuko zintan, kartzelan egondako emakume atzerritarrek pairatzen duten estigmatizazio hirukoitza bistaratu nahi du lanak: preso egoteagatik, emakume izateagatik eta atzerritarrak izateagatik.