Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia
Juanma Perez. Laurak Bat merkatarien elkarteko presidentea.

«Udalak erraztasunak eman behar ditu negozioak irekitzeko garaian»

Pasaiako barrutietan merkataritzaren egoera oso ezberdina dela zehaztu du Laurak Bat-eko presidenteak. Sektorea egiten ari den ahalegina nabarmendu du, eta pasaitarrak herrian erostera animatu ditu.

Erik Salazar
Pasaia
2020/12/21

Pandemiak eragina handia izan du gurean. Baina, zein izan da eragina Pasaiako komertzioan orokorrean?
Badira merkatari asko egoera normalean baino askoz hobeto lan egin dutenak, batez ere itxita egon ez direnak. Baina bestetik, badira ere oso egoera txarrean egon diren merkatariak. Horien artean, ostalaritza dago. Baina ostalaritzatik harago arropa dendak daude ere bai.

Jendeak denbora asko egiten du etxean, eta ez du ikusten arropa erakusteko aukerak egongo direnik, beraz, arropa eta osagarriak saltzen dituztenek gorriak ikusi dituzte pandemiagatik. Bestetik, etxean erabiltzeko objektu pila bat saltzen ari dira, etxeko tresna elektrikoak, sofak, koltxoiak… Denetarik dago.

Pasaia lau barrutiz osatuta dagoen udalerria da. Zein ezberdintasun daude barrutien artean?
Barrutien arteko ezberdintasunak oso nabarmenak izan dira beti, eta pandemia garaian arazo hau areagotu egin da. Donibanen, esaterako, ostalaritza eta turismoa oso garrantzitsuak dira, eta COVID-19ak kalte handia eragin die.

San Pedrok bizi duen egoera Donibanekoaren oso antzekoa da. Pasaiako gainontzeko merkataritza guztia Antxon eta Trintxerpen dagoena da.

Pasaiak ez du erdigune komertzial konkretu bat, barruti bakoitzak berea duelako, eta horrek barrutien arteko mugikortasuna oztopatzen du, pertsona batek bilatzen duena ez badu bere barrutian lortzen, sarritan, Errenteriara edo Donostiara jotzen duelako.

Beraz, jende asko mugitzen da Pasaiatik inguruko beste udalerrietara erosketak egitera, ezta?
Bai, behintzat hori da egin dugun azken merkatu ikerketak dioena. Aldaketa nabarmenak sumatzen ditugu adinaren arabera, ordea. Jende helduaren %60 inguruk Pasaian bertan egiten ditu erosketak, beraientzat askoz erosoagoa delako, eta beste lekuetara joateko garraiobiderik ez erabiltzea erabakitzen dute. Baina beste askok, gazteak barne, Amazon bitartez edo beste udalerrietan egiten dituzte erosketak.

Kanpaina ugari egiten ditugu, batez ere jende gaztea erakartzeko. Gazteen sektorea oso urrun daukagu eta garrantzitsua da hauek gurera erakartzea. Lehen esandakoa, online plataformak dira gure etsai handiena momentu honetan.

Zer egin beharko litzake pasaitarren ohiturak aldatzeko, herrian eros dezaten?
Udalak erraztasun gehiago eman behar ditu negozioak irekitzeko garaian. Pasaia osoan lokal asko itxita daude, hori oso nabaria da. Pasaiako Udaleko araudia ez da batere malgua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zorrotzenen artean dago. Lokalen neurriak, azalerak, altuerak… Baldintza guztiak betetzea zaila izaten da. Horretaz aparte, hutsik dauden lokalak txukun egon behar dira, behintzat erosteko erakargarriak izateko.

Udalak hainbat diru laguntza eskaini ditu dagoeneko. Nahikoak al dira zuen ustez? Zer gehiago egin dezake udal gobernuak bizi den egoeran herriko merkatariei bultzada emateko?
Lehenik eta behin gogorarazi beharko genuke Pasaia herri pobrea dela, eta udalaren egoera oso antzekoa dela. Pasaiako Udalak ahal duena egin du. Egia da konfinamendu garaian zerga batzuk eten zituztela, baina orain ordaindu behar izan ditugu. Gure partetik zerga horiek ez ordaintzea proposatu genuen, baina udal gobernutik jakinarazi ziguten hori legez kanpokoa zela.

Eusko Jaurlaritzak ere laguntzak eman ditu, baina modu indiskriminatuan egin du banaketa. Uste dut benetan gaizki pasatu dutenek jaso behar dituztela laguntza hauek. Nik, esaterako, uko egin diet diru laguntza hauei, denda irekita eduki ahal izan dudalako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.