Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Garai gorabeheratsuko aurrekontua onartu dute, aho batez

Egoeraren segurtasun ezak baldintzatutako aurrekontuak onartu dituzte. Ia 18 milioi eurokoak izango dira, aurtengoa baino %1,8 gehiago.

oiartzun plenoa abendua 2020 EAJko zinegotziek aldeko botoa eman zieten aurrekontuei.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/12/23

Oiartzungo Udalak 2021erako aurrekontua du. Aho batez onartu dute, gainera. 17.981.459 euroko aurrekontua izango da, 2020koa baino %1,8 gehiago. Bizitzaren alor guztiak bezala, covid-19ak markatutakoa izango da.

Jon del Olmo Ogasun zinegotziak aurrekontuen osatzea prozesuaren berri eman zuen. Adierazi zuenez, ekainean hasi ziren aurreikuspenekin, eta irailean egin zuten lehenengo zirriborroa. Bigarrena, berriz, azaroan osatu zuten. Normalean hilabete horretan onartzen dira aurrekontuak.

Pandemiak aldatu du joera. “Urte berezia izan da aurtengoa, eta ahalik aldaketa eta aurreikuspen zehatzenak aurkeztu nahi genituen. Horregatik aurkeztu dira berandu”, jakinarazi zuen Del Olmok.

Aurrekontua diseinatzerakoan, hainbat aldagai hartu dituzte kontuan: zorpetzeko ahalmena handitu dela, auzo batzarretako eskariak eta oposizioaren ekarpenak.

Aurrekontua, aletuta

Del Olmok adierazi zuenez, aurrekontuaren %15 inbertsioetara bideratuko da; 2.700.000 euro inguru. Horietatik 1.600.000 euro Mendiburu 14rako izango dira, beste 600.000 Altzibar eraberritzeko —lehentasuna duela uste du gobernu taldeak— eta milioi erdi ohiko mantenu lanetarako.

Foru Funtsatik jasoko duten diru partidaren aurreikuspenari dagokionez, %8-10 inguru izango dela iradoki zuen Del Olmok. “Aurtengo partidak gorabeheratsuak izan dira. Hala ere, gure zergetan igoera txiki batzuk izango ditugu”, gaineratu du.

Esan zuenez, orain da gizarte zerbitzuetara zein inbertsioetara partidak bideratzeko unea. 

Horrez gain, aurrekontuaren %31 eguneroko udal zerbitzuak finantzatzeko izango da. Beste kopuru handia diru laguntzetarako izango da: %18. Bertan diru-laguntza poltsa dago aurreikusita, Covid-19aren balizko kalteei aurre egiteko.

EH Bilduk zein EAJk aldeko botoa eman zuten. Janire Mitxelena jeltzaleak azaldu zuenez, aurrekontuetako gauza batzuk gogoko ez dituzten arren, Bai-aren alde egin zuten. Bi arrazoirengatik: lehena, beren ekarpenak kontuan hartu direlako; bigarrena, garai zailetan denek elkarrekin aurrera egitea lehenesten dutelako.

Diru laguntzen bigarren deialdia

Plenoko beste puntu garrantzitsuena diru laguntzen bigarren deialdiari dagokiona izan zen. Lehenengo deialdian, martxo eta ekaina bitarteko enpresen itxierari zegokiona, 95.000 eurokoa izan zen.

Oraingoa 50.000 eurokoa izango da. Batez ere ostalaritzari laguntzeko erabiliko dela nabarmendu zuen Del Olmok. Urtarrilaren 7tik 22ra eskatu beharko dira laguntza horiek. Kasu honetan ere, aho batez onartu zuten.

Gainontzeko puntuetan ere adostasuna egon zen. Honakoa da gai zerrenda.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.