Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Onintza Etxebestek eta Irati Mogollonek 'Uhinak' beka bana lortu dute

Iratzar fundazioaren bekak jasoko dituzte. Mogollonek Covid-19a eta lan baldintzak ikertuko ditu; Etxebestek, euskal identitatean arteak duen pisua.

uhinak bekak Uhinak bekaren onuradunak. Etxebeste eta Mogollon, aurrean [Argazkia: @IratzarFundaz].
Erik Gartzia Egaña
Lezo,Oiartzun
2020/12/23

Iratzar eta Ipar Hegoa Fundazioek atzo eman zuten Uhinak beken onuradunen berri. Oarsoaldeko bi ikerlarik lortu dituzte bekak: Irati Mogollon Garcia lezoarrak eta Onintza Etxebeste Liras oiartzuarrak.

Covid-19ak lan baldintzetan sortutako aldaketa sakonak ikertuko ditu Mogollonek, eta nola eragiten ari diren horiek, “kapitalismo digitala” deritzonaren aroan. Sakelako telefonoaren erabilera, etxeko lana, bilera digitalak… sortzen ari diren agertoki berriak aztertuko ditu, eta Euskal Herrian zein eragina duten.

Mogollonek azaldu du, bideo batean: “Komunitate gisara, alternatibak hausnartzen hasi, eta kapitalismo digital eta kapitalismo emozional horien arteko nahasketa horren aurrean herri gisa konprometitzen hasteko proposamena da”. Sindikalgintza eraberritzeko gakoak emango ditu.

Etxebestek, bere aldetik, proposamena euskal identitatea ekoizten duten formuletan oinarritu nahi du. “Euskal identitateak askotan etengabeko erreferentzialtasunetan kokatzen da, eta arteak badu azpiegitura horiek arriskuan jartzeko edo indar berezi bat egiteko”, esan du.

Batez ere, arte garaikidean lanean ari diren artista edo kolektiboen gaitasuna arakatuko ditu Etxebestek, kultura hori “performatzeko, mobilizatzeko eta kritikara irekitzeko”.

Iratzar eta Ipar Hegoa fundazioek jakinarazi dutenez, egileek sei hilabete izango dituzte beren lanak egiteko. Lana publikatzeaz gain, 500 euroko diru saria ere jasoko dute. Etxebeste eta Mogollonekin batera, beste lau beka onuradun daude.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.