Elorsoro kiroldegia lehenago itxiko dute bihar
Eusko Jaurlaritzaren aginduz, eta jai egun bezpera izanik, ohi baino lehenago itxiko dute kirol instalazioa, tabernak bezalaxe.
Bihar jai egun bezpera da, eta Eusko Jaurlaritzaren dekretuaren arabera, establezimenduek itxi egin behar dute, premiazkoek izan ezik. Elorsoro kiroldegia da itxi behar duenetako bat.
Erabiltzaileei jakinarazi diete 07:00etan irekiko dutela, eta 18:00etan itxi. Tabernak eta dendak ere ordu horretan itxiko dituzte.