Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Pandemiak 'motxiladun umeen' egoera gogortu duela ohartarazi dute

Euskal Herrian 86 ume daude gurasoetako bat edo biak kartzelan dituztenak. Oiartzunen bi dira; lautan bakarrik egon dira aitarekin.

motxiladun umeak Agerraldi jendetsua egin zuten larunbatean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/01/04

Larunbat eguerdian, Oiartzungo Sarek deituta, agerraldi jendetsua egin zuten Madalensoron. Motxiladun haurren egoeraren berri ematea zen helburua.

Gogorarazi dutenez, Euskal Herrian 86 ume daude ama, aita edo bi gurasoak espetxean dituztenak. Etxetik urrunduta egoteak harremana zailtzen duela nabarmendu zuten.

Oiartzunen bi dira aita espetxean duten haurrak: Xuhar eta Hize, zazpi eta urtebeteko adinekoak, hurrenez hurren. Aitarekin izan duten harremanak bi motatakoak izan direla esan dute: telefono bidezko dei laburrak; eta aurrez aurreko bisita luzexeagoak.

“Bisita hau hilean behinera mugatu ohi da, bisitatzeko egin beharra dagoen distantziaren ondorioz, asteburu gehiagotan bidea egitea oso zaila eta gogorra delako”, adierazi zuten. Orain dela gutxira arte Herrerako espetxean egon da, Oiartzundik 642 kilometrora, 14 orduko joan-etorriarekin.

Agerraldian nabarmendu zutenez, pandemia arteko harremana jarraitu antzekoa egin dute. 2020an, baina, harremanak okerrera egin du: “Covid-19ari aurre egiteko hartutako neurriak direla-eta, aurrez aurreko bisitak bertan behera gelditu dira, eta honekin batera familia honen harremanetarako funtsezkoa den aurrez aurreko bisitarik gabe egon dira bederatzi hilabetez”.

Martxotik azarora bitartean ezin izan dute aitarekin jolastu ezta besarkatu edo muxurik eman ere. “Urrunketak eta COVID 19-aren aurreko neurriek Xuhar eta Hize umezurtz utzi dituztela ozen aldarrikatu nahi dugu”.

motxiladun umeak

Larunbateko mobilizazioan parte hartzera deitu zuten.

Azaldu dutenez, Hizek urtebete besterik ez du, eta jaio zenetik aita lau aldiz bakarrik ikusi du. Egoera jasanezina dela salatu dute.

Euskal Herrira hurbildu

Abendu hasieran, Joanes Larretxea Herrerako espetxetik Asturiaskora eraman zuten; 392 kilometrora dago. Abenduko azken astean bikotekideak zein semeak berarekin egoteko aukera izan dute, baina Hizek ez. Covid-19aren aurkako neurri gisa, bisitetara ezin dira bi lagun baino gehiago sartu.

“Egoera honek ez du berehala bukatzeko itxurarik eta familia honek bizi duen ziurgabetasuna ikaragarria da. Datorren hilabetean aita ikusteko aukerarik izango al dute? Ama Xuharrekin ala Hizerekin sartuko da? Noiz izango dute berriro familia guztia elkartzeko aukera”, galdetu dute.

Urruntzearekin bukatzea exijitu zuten. Larretxea Euskal Herriko espetxe batera ekartzea eskatu zuten, familiak beste mota bateko harremana eduki dezakeela argi baitutelako.

Presoa euskal herriratzeko bidean, hainbat eragilerekin harremanetan jarriko dira, eta hainbat ekitaldi egingo dituzte aurreratu dute. Egitarau horretan, lehena, datorren larunbatean izango da. Herriko auzoetatik zutabeak aterako dira, eta Madalensoron elkartuko dira, 17:30ean. Honakoak izango dira ordutegiak:

  • Altzibar: 16:00etan, Altzibarko plazan.
  • Arragua: 17:00etan, Mendinen.
  • Ergoien: 17:15ean, albaitaritza zentroko aparkalekuan.
  • Gurutze: 17:00etan, Mendintxeberrin.
  • Iturriotz: 16:00etan, Iturriozko frontoian.
  • Karrika: 16:30ean, Karrikako plazan.
  • Ugaldetxo: 17:00etan, futbol zelaian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.