Kultur ekitaldien antolatzaileek urtarrilean eskatu beharko dituzte laguntzak
Iazko bideari jarraituta, udalari diru laguntzak urteko lehen hilabetean eskatu beharko dira. 43.290 euro bideratuko dituzte.
Iaz hasitako bideari jarraituz, 2021an kultur ekitaldiak antolatzea aurreikusita duten talde edo eragileek diru laguntza urtarrilean eskatu beharko dute.
Oiartzungo Udalak 43.290 euro banatuko ditu elkarteen artean.