Biharko izotza, larunbaterako elurra
Ostiralerako hotza bai, baina ez dago prezipitaziorik iragarrita. Larunbatean, berriz, kostalderaino hel daitezke elur malutak.
Filomena ekaitzak tenperatura baxuak eta elurra ekarriko ditun Oarsoaldera datozen egunetan. Denboralearen eragina, batez ere, ostiral eta larunbata artean nabarituko dela aurreikusi du Euskalmet-ek. Borraskak hodeiak eta ipar-ekialdeko haize fina ekarriko ditu bertara, eta larunbat arratsaldean batez ere, elurra egin dezake, itsas mailara iritsi arte.
Euskalmetek iragarri duenez, bihar (ostirala) hotza egingo du, baina ez da prezipitaziorik izango. Adibidez, Oiartzunen -2 eta 5 graduren bueltan ibiliko dira eguneko tenperaturak; Pasaian pixka bat epelago izango dira, 1-6 graduren artean egun osoan zehar.
Larunbaterako, 200 metrotik gora elurra iragarrita dago, eta arratsaldean batez ere ez dute baztertzen malutak kostaldera iristea. Oiartzungo termometroek ez dituzte hiru graduak pasako larunbatean, eta Pasaiakoei laura iristea kostako zaie.
Igandean hotzak jarraituko du, baina ez da prezipitaziorik (euria edo elurra) aurreikusi.
Oarsoaldeko azken elurte handia 2018ko otsailaren 28an izan zen. Ikusi orduko irudiak.