Errepresaliatuen aldeko karteladak berrartuko ditu Etxeratek
Oreretako Etxeratek herritar guztiak deitu ditu parte hartu eta euskal preso eta iheslarien eskubideen alde egitera.
Pandemiak eta horren bueltan ezarritako osasun eta segurtasun neurriak direla eta, euskal preso eta iheslarien aldeko karteladak bertan behera utzi zituzten. Berrartu egingo dituzte orain, ostiraletik (hilak 8) hasita. Ordutegi eta abiapuntu bera mantenduko dute: 20:00etan Biteri Txikitik aterako da kartelada.
Oreretako Etxeratek herritar guztiak deitu ditu parte hartu eta euskal preso eta iheslarien eskubideen alde egitera.