Larunbatean, Sareren mobilizazioa Lezon
Euskal Herriko beste 200 herritan bezala, Lezon ere euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko mobilizazioa egingo dute.
Urtarrilaren hasieran euskal preso, iheslari eta deportatuen sostengurako mobilizazio erraldoia egin ohi da Bilbon nahiz Baionan, Sarek deitutakoa azken urteetan. Aurten COVID-19ak hori horrela egitea eragotzi duenez, herrietara eraman dute dinamika.
Larunbat honetan (etzi) egingo dituzte aldarrikapen mobilizazioak Euskal Herriko 200dik gora herritan: Lezon manifestazioa egingo dute, 17:30ean Gurutze Santuaren plazatik hasita.
Sareren Izan Bidea dinamika orokorraren barruan sartu dituzten larunbateko mobilizazioak. Etxerako, elkarbizitzarako eta bakerako bidea gara lemapean egingo dituzte.