Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Elkarrizketak: Ane Piñeiro eta Sonia Miranda, bizilagunak.

[Erreportajea] Sugarrek itotako zazpi Urtezahar

Aurtengo kanpaikadekin zazpi urte bete dira Trintxerpeko 42 familiaren etxeak errauts bilakatu zituen suziria bota zenetik. Sugarrek kiskali ez zutena, urak ito zuen. Oraindik ez dira etxera itzuli.

Orain zazpi urte erretako eraikina suak eragindako kalteengatik eraitsi zuten. Berria eraikitzeko lanak ez dira bukatu.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/01/08

Urte berri bakoitzaren sarrerarekin nornahik izan ohi du zer ospatua, eta, hainbatek, baita aro horren abiadarekin, ustez, urte berria ‘bizi berri’ egingo duen agintza nahiz helbururik ere: erretzeari utzi, mendira gehiago joan, hizkuntza berri bat ikasi… Baina badira hamarnaka familia orain dela zazpi urtetik desio bakarra, zintzoa, eta hasiera batean ulergaitza gerta daitekeena partekatzen dutenak Urtezahar egunean: hurrengo mahatsak etxean jan ahal izatea.

Aurten zazpi urte bete dira Trintxerpeko 42 familiaren abaro ziren 32 etxebizitza eta etxepeko bost lokal —horien artean lau negozio— suak errauts bilakatu zituenetik. Urte berriaren heldueraren iragarle eta ospakizun izan ohi diren suzirietako batek Euskadi etorbideko 5 zenbakiko teilatuan lur hartu zuen 2014. urtea jaio berri zenean; astiro baino azkarrago, sugarrek sutondo horiek maldatzen zutena —oroitzapen baliotsuenetik ondare hutsalenera arte— ezerez bilakatu zuten.

A. PEREZ-KARKAMO

«Batzuk ezer gabe gelditu ziren suagatik, besteak uragatik», larriminez du gogoan Sonia Mirandak. Hura 7 atariko lehen solairuan bizi zen, eta bertan suak ez zuen kalterik eragin, baina garrak amatatzeko suhiltzaileek erabilitako urak ito zuen bere teilapeko bizitza. Bat-batean, umezurtz sentitu zuen bere burua, estalperik gabe: «Minutu batetik bestera konturatu nintzen soinean neramanarekin bakarrik gelditu nintzela; besterik ez nuen».

Mauri Gonzalezek zuzenean bizi zuen bere etxearen ezbeharra, gurasoenean afaldu eta berera bueltan zihoan, txakurra paseatzera ateratzeko asmoz.

Atarira heltzean, hasia zen sutea: «Dena ikusi nuen. Suziriak botatzen ari zen oraindik jendea». Bizilagun batekin topo egin zuen orduan, eta hura korrika batean sartu zen etxera bere lau hankako lagunak salbatzeko asmoz, baina Gonzalezek ez zuen zorte berdina izan: «Suaren tamaina ikusi nuenean esan nion: ‘Joan txakurrak ateratzera!’, bere biak hartu ahal izan zituen, baina nirea, Txispas, etxean gelditu zen. Niri ez zidaten igotzen utzi, azken solairuetako eskailerak desagertuta ziren ordurako».

Jasandakoak eragindako ezintasuna iltzatuta dute bizilagunek. Bizitza oso bat errauts bilakatzen ikusi izana, baina, ez zen su-leizearen ate besterik izan, zazpi urte pasata ez baitituzte oraindik euren etxebizitzak berreskuratu.

Elkartasunak eraikitakoa
Gau hartan galdutakoa konpentsatzeko kalte-ordainik ez da; hala ere, gastuei aurre egin ahal izateko borroka odisea hutsa izan da: «Zati bat erreklamatzen ari naiz oraindik ere», aitortu du Mirandak. Izan ere, pasaitarren egoera oso bestelakoa dela azaldu du Ane Piñeirok, 5 ataria zeneko bizilagunak: «Kasu hau oso ezberdina da. Kotxe bati erabateko hondamena ematen diotenean bezalakoa da. Haiek diote: ‘Hau guztiz apurtuta dago. Zuk zenbat metro koadro dituzu? Ehun. Bada bakoitzeko legeak dio 800 euro direla, tori 80.000 euro eta hor konpon’».

Ordainketak, baina, kopuru hori baino askoz ere garestiagoak izan direla adierazi du Piñeirok: dela erretako etxearen mailegua, bizileku berriaren alokairua, abokatua, eraikina eraisteko baimena…

Zazpi urte pasata ez dituzte oraindik euren etxebizitzak berreskuratu

Garai latz horien alderik samurrena herritarren elkartasunean topatu zuten kiskalitako etxeen jabeek: «Hori izan da atera dugun gauzarik onena, nola jendea elkartu den, egindako bilketak arroparekin, hornidurak, dirua…», dio Piñeirok hunkituta. SOS Pasaia Trintxerpe elkarteak, esate baterako, 129.000 euroko txekea helarazi baitzien, besteak beste.

Begiradak atzera jiratzean ezintasuna hitza aipatzen dute kaltetutako guztiek. Baina errautsetatik birsortzen jakin dute. Ez dute bengala hura piztu zuenaren izena egunera arte deskubritu, eta argi daukate ez dela hori orain behar duten konponbidea, baizik eta etxera noiz bueltatu ahal izango diren jakitea. Mirandak aipatu du hainbeste izan direla promestu dizkieten datak, non dagoeneko ez duen ezer sinesten: «Jendeak dio uztailerako, Karmengo Jaietarako, edukiko dugula, baina auskalo!».

Bada urte luzez bizileku izan zuen horretara inoiz bueltatuko ez denik, bizilagun batzuk hilak direlako, edota sutondoa beste herri batean berreraiki duelako besteren batek.

Kasuak kasu, hauts bilakatu zen etxera itzultzekoa denak zapore gazi-gozoa hartuko die hurrengo Gabonetako mahatsei, eta ziur datozen urteei desio berriak, itxaropentsuagoak zinez, eskatu ahal izango dizkiela.

Testigantzak

«Sutea ikusi nuenean, berehala jakin nuen etxera ez ginela bueltatuko»
Ane Piñeiro – 5 atariko bizilaguna. Suteak bere etxea hartu ondoren, ezin izan zuen sartu ondasunak ateratzeko. Zazpi urte ondoren, Piñeiro ez da bueltatuko bizileku hartara.

Nola izan zenuen sutearen berri?
Afaltzen ari nintzen nire anaiaren etxean, eta deitu zidan nire amaginarrebak, esanez: ‘Ez kezkatu, baina argazki bat bidaliko dizut, zure etxea erretzen ari da’.

Hasiera batean pentsatu nuen sukalde batek su hartu zuela eta leiho batetik aterako zela kea, baina sutea ikusi nuenean berehala jakin nuen etxera ez ginela bueltatuko.

Zer egin zenuen?
Hasiera batean anaiaren etxean gelditu nintzen, itxaroten. Nire senide batzuk bai joan zirela ikustera, eta bueltatu zirenean esan ziguten oso inportantea zela sua. Gero ni jaitsi nintzen, baina oso urrutitik begiratu nuen, ez baitakizu zer egin; ez da gauza bat esaten duzuna: ‘Bada hurbilduko naiz eta saiatuko naiz hau egiten’; ez, izugarrizko ezintasuna da.

Hasieran paralizatuta gelditzen zara, ikusten duzu sua etxe osoa ari dela hartzen, ez dela sukalde bat ari dena erretzen, eta momentu jakin batean etxea utzi behar duzula bi egunetan bueltatzeko. Ez dakizu zer egin.

Zer atera zenuen etxetik?
Ni ez nintzen sartu, hanka bat hautsita nuelako, igeltsatuta, eta ezin nintzen barruan moldatu azkar gauzak hartzeko. Nire anaia sartu zen, eta nik esan nion: ‘Zu lasai, lehendabizi joan leku honetara ateratzeko etxeko paperak, eskriturak eta abar, eta gero, ikusten duzuna, berdin dit; ateratzen duzula beroki bat, ongi; ikusten duzula hobeto beste hori, bada atera’.

Ordu erdi besterik ez genuen gauzak ateratzeko; jendea sartzen zen suhiltzaile eta udaltzain banarekin; egoera ez zen oso lasaia pentsatzeko ea zer atera. Batez ere arropa hartu zuen, eta eskatutako paperak. Orduan, ez naiz kexu, helburua bete zen.

Eta ordutik, egunera arte...
Gauzak ez dira ongi joan, oso gaizki joan dira, eta ari dira oraindik. Nik ez nuen inolaz ere imajinatzen zazpi urte luzatuko zenik prozesua, pentsatzen nuen hiru urtean, asko jota, dena konponduta egongo zela. Zazpi urtez luzatu da dena, eta nik oraintxe bertan beste etxe bat daukat; ez naiz bueltatuko egiten ari diren berrietara. Bizitza, azkenean, horrela joan da.

«Nire etxean suak ez zuen kalterik eragin; itzaltzeko urak suntsitu zuen guztia»
Sonia Miranda – 7 atariko bizilaguna. Haren etxebizitza sutea itzaltzeko erabilitako urak suntsitu zuen. Bertan itotako oroitzapenak ditu bereziki gogoan Mirandak.

Bitan sartu zineten ondasunen bila.
Lehen egunetan utzi izan balidate etxean sartzen, gauza pila salbatu ahal izango nituzke, baina hasieran lau poltsa handi besterik ez zizkiguten eman, eta horietan ezinbestekoa bakarrik sartzeko eskatu ziguten.

Gero ez ziguten berriro sartzen utzi denbora luzean, esango nuke ia hilabete igaro zela, eta ordurako nire etxea (lehen solairuan) lizunduta zegoen guztia, eta ezin izan genuen ia ezer salbatu. Nire etxean suak ez zuen kalterik eragin; itzaltzeko urak suntsitu zuen guztia.

Argazkiren bat atera genuen, hori zen gehienbat ni kezkatzen ninduena: haurraren argazkiak. Etengabe nioen: ‘Semearenak atera behar ditut’. Halakoak, oroitzapenak.
Batzuk ezer gabe gelditu ziren suagatik, eta besteak uragatik.

Nora joan zineten?
Haurra txikia nuenez gurasoen etxera joan nintzen. Jende askok dei egiten zidan, euren etxeak eskainiz bizitzeko, eta horietako batek, nik oso ezaguna nuena, San Pedron pisu bat eskaini zidan oso prezio onean, eta hona mugitzea erabaki genuen.

Denbora guztian pentsatzen genuen haurrarengan, dena galdua baitzuen, eta azkena nahi genuena zen harekin ibiltzea alde batetik bestera; ikastola, lagunak… Hori guztia ahal bezain gertu izatea nahi genuen, eta hari ahal bezain arinen egitea prozesua. Esaten zidan: ‘Ama, ez dugu etxerik’. Behin eta berriro errepikatzen zidan.

Babes ofizialeko etxean nik gehiago ordainduko nuen, lagunak kobratzen zidana baino. Dena den, diru gastu izugarria izan dira urte hauek; alokairuan bakarrik 40.000 euro ordaindu ditut dagoeneko zazpi urtean, eta hori alokairuagatik bakarrik, noski.

Atzera begira zer sentitzen duzu?
Amorrua eta ezintasuna. Nire etxea erre zidaten, debalde. Nik bikain utzi nuen, txukun, afaltzera joateko, eta bat-batean, minutu batetik bestera, konturatzen zara soinean daramazunarekin gelditu zarela, besterik ez.

Noiz bueltatuko zarete etxera?
Zintzoki, ez dakit orain zein entrega data dugun, ez dut ezer sinesten. Nik espero dut uztailean bertan egotea, baina ia hobe da eperik ez ezartzea, gero desengainurik ez izateko…

Eskertu nahi ditut SOS Pasaia plataforma eta herriko jendea, prozesu honetan zehar bizilagunoi eskaini diguten laguntza guztiagatik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.