Lehen sektoreko tokiko ekoizleei eta haien produktuei balioa emateko kanpaina abiatu du udalak. Askotariko eta kalitatezko eskaintza bermatzen dute, eta tokiko ekonomia eta ingurumena bizirik mantendu.
Saioa Matxain, Anne Gajate eta Ruben Pantinga ehungintza sortzaileen uztak jantziko du bihartik Jantziaren Zentroaren beheko solairua.
Aska Itzank Animaliak taldea sortu dute herrian. Animaliek egungo festa ereduan duten presentzia eta papera irauli nahi du taldeak, eta objektu bilakatzeko roletik atera.
Aiton Etxeko egoiliarren senideekin bildu da foru erakundea. Adinekoen segurtasunak eta osasunak "lehentasun osoa" duela esan dute.
Garraio zerbitzuaren gaineko ohiko deskontuak ez ezik, Pasaiako barrutiak lotzeko linea berrien sorrera ere jaso du proposamenak. Pasaiako Portu Agintaritzak dauka azken hitza.
Lezoko Udalak herriko 28 ostalaritza guneri 1.000na euroko diru laguntza zuzena eman die. Eskertu egin dute emandakoa, baina bizi duten egoerari aurre egiteko nahikoa ez dela nabarmendu dute.
Ugaldetxo Kultur Taldeak urtero antolatzen duen emanaldia hilaren 31n izango da. Bi saio egingo dituzte, eta sarrerak egun bakarrean saldu.
Alderdi politikoak Pasaian larunbatean izango diren mobilizazioekin bat egingo du: "Funtsezkoa da aldarri horiek mundu zabalera hedatzea".
Euskararen A1, A2, B1, B2, eta C1 mailetako tituluak lortzeko azterketak prestatzeko matrikula zabalik du Errenteriako Udal Euskaltegiak.
Benetan Be Teatro taldeak 'Porno Vs. Afrodita (edo I Love #gorkaurbizu)' antzezlana taularatuko du Gezalan igandean. Sarrerak badaude oraindik.
Lehian dauden bi taldeek Karla Lekuonan jokatuko dute datorren asteburuan. Lehen taldeak bihar jokatuko du, eta bigarrenak, etzi.