Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Etorri denarekin etsita, etor daitekeenaren beldur

Lezoko Udalak herriko 28 ostalaritza guneri 1.000na euroko diru laguntza zuzena eman die. Eskertu egin dute emandakoa, baina bizi duten egoerari aurre egiteko nahikoa ez dela nabarmendu dute.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/01/08

2020ko azken egunean Lezoko 28 ostalarik 1.000na euroko diru laguntza jaso zuten udalaren aldetik, azaro-abendu artean jasan zuten itxialdiak eragindako kalteak arintzeko neurri gisara. Jaso zituen eskaera guztiak onartu egin zituen udalak.  Aldi berean, COVID-19agatik egin diren inbertsioak finantzatzeko bost eskaerak ere onartu ziren. Aurki emango diete horiei laguntza.

Baina, laguntzak laguntza, Lezoko merkatariak, eta ostalariak batez ere, oso kezkatuta daude bizi duten egoerarekin. Mobilizazioak egin dituzte euren egoeraren berri eman eta laguntza eskatzeko. Sortu berri den Lezokoak merkatari, ostalari eta zerbitzu elkartearen ekimenez atera dira kalera.

Azken itxialdia pasata, urtea bukatu arteko egunetan herrian kontsumoa egon dela adierazi du Edurne Mitxeo bertako kideak, Lezokoak elkarteko bazkideen iritziak bilduta. Baina bezeroen emaria ez dela izugarri handia izan zehaztu du, ordutegiengatik, jende multzoak ez pilatzeko neurriengatik, edo beldurragatik. «Hala ere, jendeak lagundu nahi du, etxetik ateratzen denak kontsumitzen du», dio Mitxeok.

Egin duten saskien zozketak eta bonuen kanpainak izan duten erantzunarekin pozik azaldu dira merkatari eta ostalari lezoarrak. Mugimendua sortu dute herrian. Sariez gain, herriko beste komertzioak ezagutarazteko balio izan dute iniziatiba horiek. «Herrian badaude zerbitzuak», dio Mitxeok.

Laguntza gehiago
Udalak emandako laguntzagatik eskerrak eman dituzte Lezoko merkatari eta ostalariek, «baina ez dira nahikoak», dio Mitxeok. Ostalariek diotenez, bada argindarrean 700 euroko gastua duenik hilean. «1.000 euro jasotzea ongi dago, baina ez da nahikoa, bistan denez».

Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak oraindik iritsi ez direla salatu dute lezoarrek, «ez dakigu non dauden laguntza horiek». Mitxeok adierazi du, «bizirauteko», 15.000 edo 30.000 euroko maileguak eskatu behar izan dituztela ostalari batzuk, eta horien ordainketari aurre egiten hasi behar direla orain: «Larrialdietarako gordeta genuen dirua xahutu dugu. Ostalaritzako hirugarren itxialdi bat hondamendia litzateke». Askok ez lukete pertsiana berriz ere zabalduko. Eta ostalaritzan mugimendurik ez badago, gainerako komertzioetan horrek eragina duela adierazi dute.

Ilusioz ari dira lanean edonola ere, azken batean euren buruaren alde bakarrik ez, herriaren bizitzaren alde ere eragiten ari direlako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.