Udal euskaltegiak zabalik du matrikulazio epea
Euskararen A1, A2, B1, B2, eta C1 mailetako tituluak lortzeko azterketak prestatzeko matrikula zabalik du Errenteriako Udal Euskaltegiak.
Euskararen A1, A2, B1, B2, eta C1 mailetako tituluak lortzeko azterketak prestatzeko matrikula zabalik du Errenteriako Udal Euskaltegiak. Astean bost edo hamar orduko ikastaroak dituzte aukeran, goiz, arratsalde, nahiz gauez.
Ikastaro horiek hainbat hobari eta salbuespen dituztela azaldu dute, hala, langabeek matriklula doan dute, eta gurasoek, berriz, %50 ordaindu beharko dute; ez dira bi kasu horiek hobaria jasoko duten bakarrak ordea.
Izena emateko azken eguna, hilaren 29a izango da, eta euskaltegira bertara joan behar da matrikula egitera. Honakoa da ordutegia: 08:00etatik 17:00etara (Mikel Zabaleta, 14).
Informazio gehiago jaso nahi dutenek berriz bi bide dituzte, 943 44 96 80 telefono zenbakira deitzea, edota posta elektronikora mezua bidaltzea.