Antxon bulebarra sortzeko planaren alde elkartuko dira ostiralero
Pasaiako Tren Geltoki Berriaren Plataformak agerraldiak deitu ditu astero. Lehena ostiral honetan izango da, 19:00etan Gure Zumardian.
Antxoko Adifen geltokian egingo diren obrekin herrian bulebar bat sortzeko proposamena babesteko bilkurak deitu ditu iniziatiba diseinatu duen Plataformak. Joan den larunbatean herri aurkezpena egin zuten bizilagunei ideia aurkezteko, eta bertan erabakita, elkarretaratzeak egingo dituzte antxotarrek ostiralero, 19:00etan, Gure Zumardian.