Pailazoen ikuskizunerako sarrerak burbuilaka hartu behar direla gogorarazi dute
Datorren larunbatean jarriko dituzte salgai 'Amaren intxaurrak' emanaldia ikusteko sarrerak. Segurtasun neurrien berri eman dute.
Hilaren 31n, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Amaren intxaurrak ikuskizuna eskainiko dute Elorsoro kiroldegian. Sarrerak datorren larunbatean salduko dituzte, kiroldegiko leihatilan, zortzi euroren truke. 16:00etatik 20:00etara bitartean salduko dituzte txartelak.
COVID-19a dela eta, segurtasun neurriak hartu beharko direla gogorarazi dute. Ugaldetxo Kultur Taldeak eta udalak horien berri eman dute, eta nabarmendu dute arauek hala aginduta bete behar direla:
- Sarrerak burbuilaka erosi beharko dira. Burbuila kasu honetan etxe berean bizi diren kideek osatuko dute.
- Burbuilako kideak batera eseriko dira eta burbuilen artean beharrezko distantzia izango da.
- Ikusle guztiek bere aulkian eserita egon beharko dute emanaldiak irauten duen bitartean.
6 urtetik gorako pertsonek musukoa erabili beharko dute denbora guztian. - Kiroldegira sartzen den momentutik atera arte ezingo da deus jan.
- Osasun egoera eta arauen arabera baliteke neurri hauek aldatzea.